BIHARAMUNA
IKASTAROA
Afariaren hurrengo egunean eta etxean postre begano goxoak prestatu nahi dituzten haientzat, sukaldaritza beganoaren ikastaroa + dastaketa planteatuko dugu Toni Rodríguezen eskutik.
Programa hau osatu eta sukaldaritza beganoan izen handia duen chef baten eskutik ikasteko aukera ez galtzeko modu bat.
CHEFA
TONI RODRÍGUEZEN BIOGRAFIA
Toni Rodríguez sukaldaritza begetalaren baitan gozogintza berritzaile eta finenaren chefa eta fundatzaileetako bat da. Goi-mailako gozogintza, postre berritzaileak eta ahorako benetako gutiziak,animalietatik datozen edo animaliei sufrimendua eraginda lortutako osagairik gabeko errezetak, chef honek gauza bikainak egiten ditu Lujuria Vegana gozotegian.
Postre osasuntsuak, kaloria gutxikoak, kolesterolik gabeak eta… beganoak.
Gaur egun Palma de Mallorcan bizi da eta bertan egiten du lan chef exekutibo moduan Bon Lloc jatetxean.
Beganoek ez baitute letxuga eta tofua bakarrik jaten!
“2003an erabaki nuen begetarianoa izatea arrazoi etikoengatik, eta handik urtebetera beganoa izatea erabaki nuen. Inoiz ez nuen inolako harremanik izan gastronomiaren munduarekin harik eta fruituen eta barazkien munduan sartu nintzen arte. Beldur nintzen uste nuelako ez nuela aukera zabala izango jateko, baina Interneten errezeta beganoen bila hasi nintzenean jabetu nintzen milaka plater ezberdin presta nitzakeela eta egunero ezberdin bat egin nezakeela.Jatetxeetan laguntzaile moduan hasi nintzen lanean inguruan nuen guztia begiratuz ahal nuen guztia ikasi ahal izateko. Gozogintza beganoaren mundua eskas samarra zela ohartu nintzen eta horregatik erabaki nuen gogor lan egitea eta ikertzea era guztietako teknikak ikasi eta pastel beganoak egiteko. Halaxe sortu nuen Lujuria Vegana 2006an. Hainbat jatetxetan izan naiz chefa eta orain Lujuria Vegana gozotegia daukat Bartzelonan.”