ARKITEKTURA ETA KONTZIENTZIA
Donostian 2015eko azaroaren 26, 27 eta 28an.
Arkitekturak eragin erabakigarria du pertsonen bizi-kalitatean.Diseinua edo materialak aukeratzean edo proiektuaren azken erabilerara egokitzean hartzen diren erabakiek lagundu egin dezakete, edota arriskuan jarri, bertan biziko direnen edo obraren hartzaileen ongizatea; bere esanahia berretsi dezake, edo ukatu. Arkitektura, beraz, balioen nahiz formen adierazpena da. Baina eraikuntza arkitektonikoak kultura-lanak ere badira.
Arkitektura eta kontzientzia jardunaldiak arkitektura garaikidearen dimentsio etiko eta estetikoaren inguruan gogoeta eta eztabaida egiteko aukera gisa planteatu dira.
Hiru egunetan zehar, eta Donostiako hiru kultur espazio ezberdinetan, besteak beste honako gai hauei buruz hitz egingo da: arkitektoen esku-hartzea eztabaida publikoan, eraikuntzaren erantzukizuna, materialen ekologia, memoriaren lekuak, ondarea bizirik gordetzea eta arkitektura-lanaren dimentsio artistikoa.
Eztabaidak eta aurkezpenak irekiak izango dira eta Euskadiko arkitektoen kolektiboak izango dira bertan:Atari, Hiria, M-Etxea, Toki et Maushaus; Anna Partenheimer arkitekto alemaniarra eta Pablo García Astrain arkitekto donostiarra. .
Luisa Etxenike
Reflex Zikloa – Azaroak 26
Mahai-ingurua
Ideien Sorkuntza / Kontzeptuen Eraikuntza
Aurkezpen-ziklo honekin arreta Donostialdeko eraikuntzen alternatibetan jarri duten arkitekturako kolektiboen lan teoriko eta praktikoa erakutsi nahi da.
Bere ekintza-eremuak urbanismoa, pedagogia, tailer parte-hartzaileak, estetika eta herritarrengandik hurbilago dauden arkitekturaren kontzeptuak garatzeko aukera emango duten gailuen eraikuntza dira.
2000/2015 aldian egindako lan hau bildu eta erakusteko esparru bat ematearen garrantzia ingurune sozialarekin eta oroimen kolektiboarekin bat egiten duten proiektu hauen hauskortasunean datza. Horregatik grabatuko ditugu bideoan aurkezpenak eta kolektiboen eta publikoaren arteko eztabaida. Gure asmoa da horrekin arkitektura-lan horien erreferentziako artxibo bat izatea etorkizuneko ikerketetarako, eta, aldi berean, jasota uztea garatutako lan intelektual hau.
Txostengilea / Kolektiboak:
Ibon Salaberria
http://www.toki.ws/
Atari
http://atari.eus/
Hiria
http://www.hiriakolektiboa.org (web berria, eraikitzen)
M-Etxea
http://m-etxea.com/
Moderatzailea: Mario Domínguez. Arkitektoa eta kultura-ondarearen kudeatzaileal