EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN

KOMANDITARIO BERRIAK

Komanditario Berriak programak kezkei, gurariei edo gatazkei proiektu artistikoen bidez erantzunak ematen saiatzeko aukera ematen die herritarrei. Herritarrak dira proiektuen komanditarioak.

 

Europan 200 proiektutik gora egin dira programa honen bitartez azken 20 urteotan, batez ere Frantzian (Fondation de France da programaren sustatzailea), baina baita Italian, Alemanian eta Belgikan ere (informazio gehiago: http://www.newpatrons.eu/).

 

Artehazia Kultura-berrikuntza, Arteak eta Gizartea elkarteak 2012tik bultzatzen du Komanditario Berriak ekimena Euskadin. Bi proiektu egin dira orain arte, bat Bilbon eta bestea Hernanin, Haizea Barcenilla bitartekariaren laguntzaz. Beste bi proiektu jarri dira martxan 2015ean, bat Oionen (Araban) Idoia Zabaleta bitartekariaren laguntzaz, eta bestea Barakaldon, Amanda Díaz-Ubierna bitartekariaren laguntzaz (informazio gehiago http://www.nuevoscomanditarios.org).

0

Utzi erantzuna