EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN

BEREZIAK IV

Ibon Mainar

Art is behind you

 

“Gifek, kartulinek, Instagrameko bideoek, zilarrezko paperak edo txikleek egunerokotasunaren unibertsotik sortutako lan bat osatzen dute.”

 

 

IBON MAINAR
Bayona, Frantzia 1978

Ibon Mainar gure egunerokotasuna osatzen duten irudien gehiegiaz elikatzen da unibertso integral eta pertsonalizatu bat sortzeko. Ikuspegi ugari eta estrategia ezberdinak baliatuz bizi garen munduko natura nahastea eta gehiegizko poesia-zama ematea lortzen du. Détournement horretan kontsumo masiboaren imajinarioa bereganatzen du arte eta forma soilaren eremura eramateko. .

Donostian bizi den artista plastiko honek paper formatuko collagea lantzen du, nahiz espazio publikoan esku hartzen du trafiko seinaleekin. Bere begiradak etengabe berrikusten ditu obraren nozioa, artistaren rola eta munduan betetzen duen lekua.

Bere lanak alaiak eta bitalistak dira, eta bere umore ukitua kritikoenentzat gordetzen du. Hizkuntza slogan eta manifestu formatuan erabiltzen du, eta publizitate gailuen eta sentsibilitate artistikoaren artean anbiguotasuna sortzen du. Bere lanak ready-made kutsuko izaera erreferentziala du, arte hedatuaren mundura eramaten gaitu eta atea zabalik uzten die arte urbanoaren, grafittiaren eta surf kulturaren mugimenduei.

Juan Aizpitarte,

2014ko urtarrilak 27, asteartea

 

0

Utzi erantzuna