EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN

CRITICAL ENGINEERING // DSN TAILERRA

EKINTZARAKO DEIA.
“The critical engineering” Manifestuaren bidez, DSN net-workshopen ikuspegiarekin jarraituko dugu: Aktibatu, suntsitu eta subjektibizatu ahalduntze teknologikoaren bidez. Oraingoan gure proposamena estrategia hutsa da, bi saio trinkotan gerrilla bat egitea.Lehenengo saioan borroka birtual batekin hasiko gara, biralitatea lortuko da web guneak krakeatuz, gizarte-sareetarako botekin, transmediaren bitartez eta subjektibitateak sortuz. Bigarren saioan gurekin eramango dugu kaleko gerrillaren arma, Donostiako exploita bilatuko, ikasiko eta muntatuko dugu ekintza urbano bat burutzeko hainbat gailurekin: proiektoreak, dronak eta zarata, oraingoan gure aldetik.Tailerrean partekatutako ezagutzak erabiliko ditugu (interakzioa, kodea, expanded cinema, interactive documentary…) eta horiek izango dira gure kalashnikoff berriak.

CRITICAL ENGINEERING
Norentzat: teknologia kontrolatu nahi duen eta sistemari aurka egiteko modua dela pentsatzen duen edonorentzat.
Zer: 2 egunetan 3Dinprimazioa-hakeoa-borroka-drona-proiekzioak-kodetzeak The Critical Engineering manifestuaren inguruan ikasi eta aktibatu egingo dugu, suntsitu eta, ondoren, berrasmatu.

THE CRITICAL ENGINEERING MANIFESTUA
0. Ingeniari Kritikoak pentsatzen du ingeniaritza dela gure garaiko lengoaiarik eraldatzaileena, eta gure mugitzeko, komunikatzeko eta pentsatzeko modua konfiguratzen duela.Ingeniari Kritikoaren eginkizuna lengoaia hori aztertu eta ustiatzea da, eta bere eragina agerian jartzea.
1. Ingeniari Kritikoak pentsatzen du bere mende gaituen teknologia mehatxu bat eta aukera bat dela.Zenbat eta handiagoa izan teknologia batekiko mendekotasuna, orduan eta beharrezkoagoa da bere barrenaldeak aztertu eta erakustea, bere autorea edo lege agindua edozein izanik ere.
2. Ingeniari kritikoak gogorazten du aurrerapen teknologiko bakoitza erronka bat dela gure alfabetismo tekno-politikoarentzat.
3. Ingeniari Kritikoak deseraiki egiten du eta erabiltzailearen esperientzia konplexuez susmatzera bultzatzen gaitu.
4. Ingeniari Kritikoak inplementazioaren xarmaz harago begiratzen du eragiteko moduak eta bere ondorio zehatzak determinatzeko.
5. Ingeniari Kritikoak aitortzen du ingeniaritzako lanek manipulatu egiten dutela erabiltzailea erabiltzaile horrengan eragiten duen mendekotasun mailaren proportzio zuzenean.
6. Ingeniari Kritikoak “makina” kontzeptua garatzen du gailuak, gorputzak, eragileak, indarrak eta sareak biltzen dituzten erlazioak deskribatzeko.
7. Ingeniari Kritikoak teknologiaren ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko espazioa behatzen du.Espazio horretan izaten diren aldaketen gainean azkar jokatuz, Ingeniari Kritikoak desoreka eta desengainu uneak adieraz ditzake.
8. Ingeniari Kritikoak Artearen Historia, Arkitektura, Aktibismoa, Filosofia eta Berrikuntza ikasten ditu, eta Ingeniaritza Kritikoaren lan eredugarriak aurkitzen ditu.Diziplina horietako estrategiak, ideiak eta prozedurak bereganatu, birformulatu eta erabili egingo ditu.
9. Ingeniari Kritikoak ikusten du kodea psikologiaren eta gizartearen domeinura hedatzen dela, jendearen eta jendeak baliatzen dituen makinen arteko portaera arautuz.Hori ulertuta, Ingeniari Kritikoa erabiltzailearen mugak eta gizarte-ekintza berreraikitzen ahalegintzen da arkeologia digitalaren bidez.
10. Ingeniari Kritikoak pentsatzen du “exploita” (sistema baten ahulguneak erabiltzea) dela erakusketa modurik onena.

0

Utzi erantzuna