Reflex Espazioak Iñaki Azpitarte, Mugalari gonbidatu du Donostiako Gastronomikan
Culinarinangus ekimenaren bigarren zikloan, Iñaki Azpitarte nazioarteko sukaldari ospetsuarekin topaketa proposamena egin du Reflex Espazioak. Horretarako, aurkezpen-bideoa eta performance gastronomiko eta musikala egingo da, Sirimiri gastrolekurekin eta Donostiako Gastronomiako Euskal Kofradiarekin elkarlanean.
Egitaraua 2014ko azaroaren 7a, ostirala
1- “Tocino de cielo” bideoaren emanaldia. Zuzendaria: Nanda Fernández. Sukaldaria: Iñaki Azpitarte. Ordua: 12:00 / Lekua: Sirimiri Gastroleku Kale Nagusia 18, 20003 Donostia
Errezeta propioa prestatu aurretik, aingeru-torradaren jatorriaren bila Iñaki Azpitartek Andaluziara egindako bidaiaren berri ematen du bideoak. Sukaldariarekin bere interpretazio berriaren sekretuez hitz egiteko aukera izango dugu. Gozogintza zaleei, sukaldaritza ikasleei eta jakin-mina duten jatunei zuzendua.
2- Mugalari afaria. Baimen osoa Iñaki Azpitarteri. Mugalarien kontrabandoko produktuak mintzagai. Ordua: 21:00 / Lekua: Gastronomiako Euskal Kofradia Gazteluaren igoera 2, 20003 Donostia
Bidasoako mugako kontrabandoko osagaiekin egindako menu sorpresa eskainiko digu sukaldariak performance gastronomiko honen bidez; bitartean, biniloko cumbia musikaren bilduma pertsonalarekin girotuko du saioa.
Iñaki Azpitartek mugaz gaindiko identitate garbia duenez (Eibar – Hendaia), osagai horiekin, mugaz gaindiko produktuekin, lan egitea eskatu diogu Iñakiri. Behar handiko garaiak gogora ekartzen dizkigute eta haren sukaldaritza-esperientziaren parte dira.
Mahaikideak: 55
Prezioa: 30€
Izen-emateak: Urriaren 20tik, astelehenetik, aurrera, leku guztiak bete arte.
IZENA EMATEKO EPEA ITXITA. LEKU GUZTIAK BETE DIRA (2014/11/03)
Fotografía: Oscar Oliva