EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN

Aurkezpena

reflexmikel-r-nieto

REFLEX Espazioa Donostiako Egia kalea 24 bis-sotoan kokatzen da, eta Línea Curva elkarte artistikoak proposatutako ardatzei jarraitzen die. Plataformak garatu asmo dituen jarduera gehienek espazio hau izango dute topaleku.

 

DEFINIZIOA : Proiektuen espazioa

Reflex Espazioa Donostian kokatutako “Project Room” bat da. Esperimentatzeko lanabesa da, eta bertako zein Europako kultur eragileen sareak aktibatzean datza bere zeregina. Topagune ez ezik, katalizatzaile soziala ere bada, eta ekitaldi artistiko independenteak sortzen ditu Euskal Herrian.

 

XEDEA : Sorkuntza-prozesu garaikideak sustatzea

Aldi bereko hiru maila / bitarteko

  • Maila kontzeptuala: ekintza eta prozesu teorikoak Euskal Herrian gauzatzea.
  • Hedapen eta ekoizpen maila: egoitza-ekimenak, artisten egonaldiak, komisarioak eta erakusketen ekoizpena.
  • Proiektuen laborategi maila: proiektu esperimentalak eta diziplinaz haraindikoak bultzatzeko trantsizioko lekua.

 

HELBURUAK ETA GARAPENA

  1.  Arte garaikideko proiektuak ekoitzi, sustatu eta hedatzea.
  2. Nazioarteko proiektuak tokiko eremuan mugiarazi daitezen eragitea.
  3. Mugaz haraindiko harremana sustatzea kultur-arloan.
  4. Ingurune sozialen barruko integrazio artistikoa ikertzea.
  5. Kulturaren sektoreko eragile desberdinekin elkarlanean aritzea.
  6. Arte-bitartekotza modu berriak garatzea.
  7. Proiektu eta prozesu esperimentalak ezagutzera ematea.

 

EKIMENAK

  •  “Ikusezinaren Behatokia” teorikoki zein praktikoki martxan jartzea
  • Ikerketa teorikoari lotutako ekimenak
  • Mugaz haraindiko harremana sustatzea kultur-arloan.
  • Kultur ekitaldien antolaketa
  • Artista, elkarte eta bestelako kultur erakundeekin elkarlanerako sarea osatzea.
  • Egoitza artistikorako programa bat garatzea.
  • Egitura kultural eta artistikoekiko kooperazio ekimenak Euskal Herrian zein Europan.

 

IKERKETA TEORIKOA

  • Workshop-ak, profesionalen arteko topaketak eta solasaldi tematikoak antolatzea, arte garaikideak gure lurraldean duen garapenari buruzko hausnarketa orokorra eragite aldera.
  • Kultur zentro instituzionalek zein pribatuek tokiko mailan eta Europan jarduteko modu desberdinen gaineko azterketa.
  • Bitartekotzari buruzko gogoetak. Artistaren, kudeatzailearen eta ikuslearen arteko komunikazio-gabezien azterketa.
  • “Ikusezinaren Behatokia” martxan jartzea, sorkuntza garaikidearen egungo egoeraren azterketa egin ahal izateko.

 

SORKUNTZA-TAILERRAK / WORKSHOP TEKNIKOAK

  •  Creative commons lizentzietan oinarritutako ikus-entzunezko bitarteko berriak sortzea.
  •  Teknologia berriak plataforma libreen bidez demokratizatzea, bai garapen-mailari dagokionez bai ezagutza-mailari dagokionez.
  •  Prozesu esperimentalen garapena egoitzen, hitzaldien eta tailerren bidez laguntzea.

 

ANTOLAKETA

Reflex Espazioa Donostian sortutako elkarte artistiko baten bidez sortu da eta administrazio-organo baten funtzioak betetzen ditu. Proiektuen gaineko erabakiak, programazioa, kontratazioa eta gauzatzea organo exekutibo batek burutzen ditu, eta nazioarteko eragileez gain, laguntzaile eta boluntarioek osatzen dute organo hori.

 

 

0