EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN

MASTERING TAILERRA / AUDIOLAB

Mastering tailerra
Noren eskutik: Marcello Liberato
Bio:
Marcello Liberato, 1974n jaioa,1990ean hasi zen lau pistako grabagailuekin lanean, eta geroztik soinuaren esperimentazioan lan egiten du.
Erromako hainbat grabazio-estudiotan egin du lan, eta aspalditik Formadonda recording facilities estudioarekin ari da lanean.
Grabazio nahiz zuzenekoetan lan egiten du, hainbat talde eta artistarekin, dantzaren, antzerkiaren, zinema independentearen alorretan eta landa-grabazioak egiten. (Nidid’Arac, Acustimántico, eta abar)
Azken urteotan soinu-artxiboen zaharberritzean eta masterizazioan espezializatu da.
Erroman bizi da eta bertan egiten du lan.

 

 

Ordutegia
10:00-13:00 / 14:30-16:30
Egunak: urriak12-13
Programa:10 ordu
1. eguna – Oinarrizko teoria, terminologia eta musika nahiz lokuzio audio baten analisi bisuala eta entzutezkoa.
- Ekualizazioa, dinamikaren kontrola (konpresoreak eta mugagailuak), seinale-maila.

2. eguna – Irudi estereoaren teoria eta entzunaldia. Ekualizazio eta dinamikarako mid-side prozesadoreak.
- Fasearen analisia. Noise-reduction eta dithering.

 

 

Horaire
10h-13h / 14h30-16h30

Dates : 12-13 Octobre
Programme : 10h

Journée 1 – Introduction théorique, terminologie, analyse visuelle et auditive d’un audio, musical et de locution.
- Équalisation, contrôle de la dynamique (compresseurs et limiters), niveau de signal.
Journée 2 – Théorie et écoute de l’image stéréo. Processeurs mid-side d’équalisation et dynamique.
- Analyse de la phase. Noise-reduction et dithering. »

Behar teknikoak:
Ordenagailua ekartzea gomendatzen da, audio programak instalatuta.

Prezioa:40 €
Izena ematea
:
: HEMEN

 

 

 

0

Utzi erantzuna