EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN

MARIA FLAWIAREN ‘MEMORIAS DE IDENTIDAD FUTURA’ ERAKUSKETA

Maria Flawia artistaren erresidentziaren erakusketa
Azaroak 5, osteguna, 19:30ean

 

MEMORIAS DE IDENTIDAD FUTURA

Reflex Espazioak komisariatuta

Maria Flawia Litwin

 

“Memorias de Identidad Futura” artea ikertzeko proiektu bat da eta Euskadin arte garaikidearen bilduma publiko nahiz pribatuek eskuratutako lanetan jartzen du arreta. Proiektuaren lehenengo zatian 1995 eta 2015 artean eskuratutako lanei buruzko datuak biltzen dira. Parametroetan kontuan hartzen dira lanen tamaina, teknika eta edukia, bai eta artisten nazionalitatea, generoa eta adina ere. Bigarren zatian informazio hori bilduman jasotzeko moduko arte-lanak sortzeko erabiltzen da. Zertan bereizten dira Iberdrolaren, Guggenheim Bilbao museoaren, Arte Ederren museoaren edo Artiumen irizpideak? Erakusketa honekin erakunde ezberdinen irizpideei erantzun nahi zaie datu-sare zabal baten bidez.

Norbaitek, agian, galde dezake bildumek zergatik duten interesa oraindik ere. Krisi ekonomikoan murgilduta gaude eta gaur egun arte-ekitaldi aipagarrienak erakusketa ibiltari handiak, arte-azokak, biurtekoak eta arte emergentearen iraupen laburreko leihoak dira. Arte garaikidearen ingurunearen distira berri honek badirudi itzalean eta hauts artean utzi dituela erakundeen bildumak.

Bildumetan ez dute lekurik berehalakotasunak, entretenimenduak edo ikuskizunak. Bildumak gaur egungo eta etorkizuneko ondare kolektiboan egindako inbertsioak dira. Horiek sortzen dituzte etorkizuneko identitatearen memoriak. Bildumak egiten dituzten organoen erabakiek eragina izango dute etorkizuneko belaunaldien irudian, aurrekoentzat garrantzitsua zer izan zen jakiteari dagokionez. Eta hori erantzukizun handia da. Erakunde batzuek merkatuak purifikatutako lanetan jartzen dute arreta, beste erakunde batzuentzat leinu historiko bat sortzeko aukera bat da eta beste batzuek, berriz, Euskadiri buruzko ikuspegi orokorra planteatzen die etorkizuneko belaunaldiei. Espero dut erakusketa honek ohore egingo diola bere izenburuari eta bildumak ondo pentsatuta egitean eragina izango duela.

 

0

Utzi erantzuna