EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN

ERRESIDENTZIA / IZASKUN ÁLVAREZ GAINZA

IZASKUN ÁLVAREZ GAINZA

(Donosti, 1982)

TITULUA: “Mise en scène de la scène: edo eszena eszenaratzea”

PROPOSAMENA: Artistak astebetean zehar Reflex Espazioan egingo duen erresidentziak honako hau proposatzen du: Espazioa erabiliz eta espazioan bizi izanez eta espazioaz gogoeta eginez, birbegiratzea, beste erabilera batzuk sortzea, eta solasaldi bat izatea egun batetik bestera aldaketak eginez. Proposamena berez laborategi moduko bat da, eta bertan elkarrizketa bat sortzen da sorkuntzaren, eraikuntzaren eta eszenaratzearen artean artistaren espazio-tailerraren eta erakusketa-espazioaren arteko harremanaren baitan. Bizi izatea, esku hartzea, gogoeta egitea, aldatzea, jolas egitea, zalantzan jartzea, esperientzia bizitzea, aktibatzea: espazioa, objektuak, erabilerak, egoerak, harremanak. Proposamenaren helburua da nolabait ere aktibatzea esku-hartzearen, ekintzaren eta jolasaren bitartez, besteak beste, diseinua, sorkuntza eta erabilerak zalantzan jarrita eta espazioak seinalatuz, elementuekin jolas eginez, erabiltzen ez diren materialak aktibatuz eta espazioari eta erabiltzaileei buruz eta horiekin elkarrizketa sortuz. Eguneroko esperientziatik izaera kritikora. Erakusketa honen azpian dagoen planteamendua jolasa da, eta jolas horretan artistak (arrotzak) espazioan lehendik zeuden hainbat elementuri eragiten die eta martxan jartzen ditu lehendik dagoenarekin irakurketa, ikuspegi, esperientzia eta harreman berriak sortzeko. Donostiako Reflex Espaziorako ad hoc egindako proposamen bat da.

 

Erresidentzia: apirilaren 24tik 30era

Apirilaren 24an, 19:00etan – Artistaren lanaren eta erresidentziaren aurkezpena Okendoko KEko Pecha Kucha Nighten.
Apirilaren 24tik 30era /Artista erresidentzian, bere proiektua prestatzeko une intimoa. Hainbat gonbidatuk hartuko dute parte erresidentzian.
Apirilaren 30ean, 19:00etan – Erresidentzian egindako lanaren erakusketa.

 

¡Muestra día 30!

 

0

Utzi erantzuna