EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN
thumbnail_3rika

BEREZIAK II

BABETH RAMBAULT

Reliefs & contrebas

Hitz egiten ikasi aurretik, ikusi egiten dugu, eta begiratzen duguna baino ez dugu ikusten. Begiratzea, beraz, aukeratzea da. Hori guztia, dakigunari edo sinesten dugunari batuta. Itzulera, ehun urtetik gorako zuhaitzak hortz ustelak bailiran suntsitzen dituen 1999ko ekaitza gainean dela. Eta xafla izurtuko teilatu bat dantzan jartzeko modukoa. Teilatu bat bestearen atzetik. Alerta laranjan nago, arrisku maximoan, tentsioa bolantearen aurrean. Dama zuria dirudien agerpen argitsu batek zeharkatu du errepidea. Saihesten saiatzen naiz, eta, azken batean, kalterik eragiten ez duen poliestireno xafla bat besterik ez da.
1358ko neguan barrena, gorozki, lokatz eta zikinkeria mordoa pilatzen zen egunetik egunera. Hainbestekoa zen pilatutako zikinkeria, oinezkoek eta zaldunek ezin zutela etxetik irten beren gorputz eta arropetan zikinkeria pilatzearen eragozpenik jasan nahi ez bazuten behintzat.
Egun, errepidean zulo bat aurkitzen badugu, ez da ezer gertatzen. Bide publikoetako zerbitzuak berehala zedarrituko du begien parera jarritako hesi baten bidez. Jada ez diogu lurzoruari begiratu beharrik. Begira jarriz gero, zerbaiten bila gabiltzanaren seinale. “Lurzorua papera baino hurbilago dago”, E. Jacksonen esaldia estolda batean aurkitu dudala uste dut. Arreta ematen didan objektua distraziorako objektuan sartu ohi dut sarri.
Babeth Rambault “Erliebeak eta behe-erliebeak erakusketa” Bereziak II zikloa
Reflex Espazioa 2014ko iraila
ORDUTEGIA
Irailaren 19tik urriaren 9ra
10:00etatik 13:00etara

Sin título_web

0

Utzi erantzuna