EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN

ANIMAZIO TAILERRA, Pixel in Fact-en eskutik

Animazioaren oinarriak

Animazioaren metodoak, printzipioak eta formulak.
Pixel in Fact errealizadore eta Av Performer-ak emana.
_Reflex Espazioa, Donostia.
_2014ko martxoaren 17tik 21era
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:30etik 22:30era.
Prezioa: 100 € (5 € orduko x 20 ordu)*
Eskola-orduak: 20 ordu = 5 egun x 4 ordu
Gutxieneko ikasle kopurua: 10_gehienez: 15
Nori zuzendua: 18 eta 75 urte bitarteko helduak
Ordaintzeko modua: Línea Curva Elkarte Artistikoari transferentzia
2100 6491 18 2100061892 La Caixa
Izen-emate fitxa : : Deskargatu : :
Izena emateko azken eguna: martxoak 13, osteguna.

*Tailerraren prezioak honako hauek barne hartzen ditu:

_20 orduko eskola praktikoak, tailerrean emango direnak.

_Material didaktiko gehigarria
Animatzailearen esku-liburua, 300 orrialde baino gehiago dituena.
Gomendatutako bibliografia.
Bideografia (animazioko 500 bideo baino gehiago, 1870etik gaur egunera artekoak).

_Ikastaroa burutzeko beharrezko softwareak
Open Source eta ordainpeko softwareen demo bertsioak (Linux, Win, OSx).

Animazioaren metodoak, printzipioak eta formulak.

Tailer enpirikoa, kontzeptuak praktikaren bidez barneratzean oinarritutakoa.

Animazioa

Magia, ilusioa da; irudi finko sorta bati jarraikortasuna ematen dion iruzur bisuala da, eta aldi berean, irudi horiei bizitza ematen die.

Gure animazioa sortzeko baliabide bat zein bestea erabilita, animazioaren printzipioak eta oinarriak berdinak dira diziplina guztietan, tradizionalak zein digitalak izan.

Hartzaileak

Vj, motion grapher, diseinatzaile grafiko, garatzaile, infografista, animatzaile klasiko, stop motion-en zale eta, oro har, ikus-entzunezkoen sortzaileei zuzendutako tailerra.

Aparta da ibilbidea hasi berri dutenentzat, bai eta animazioaren arte konplexuaren teknika hobetzeko asmoa dutenentzat ere.

Helburuak

Animazioaren oinarrizko printzipioez jabetzea; mugimenduaren benetako izaera ulertzea, hots, animazioa nola egituratzen den ikastea; edo, bestela esanda, bizigabea bizidun bihurtu eta sinesgarritasuna ematen jakitea.

Workshop-aren denbora ahalik eta gehien aprobetxatzea. Adimena irekitzea mundua animatzailearen ikuspegitik ulertu ahal izateko.
“Oinarrizko kontzeptuak zentzuz ulertzeak baino ez du benetako sofistikazioa eragiten.”

Metodologia

- Ariketa erraz eta progresiboen jardunean oinarritutako talde-jarduera.
- Objektu errealekin eta ilustrazioekin animazioak ingurune eta euskarri desberdinetan lantzea.
- Egindako animazioen azterketa eta norberaren zuzenketa.

Animazioak lantzeko, zenbait metodo erabiliko ditugu:
Euskarririk gabeko argazkigintza digitala.
Software espezifikoen (OS/Win/Lynux) euskarria duen argazkigintza.

Gutxieneko materialak

Lan-estazio bat 3 ikasleko: Laptop, tripodea + argazki-kamera digitala, webcam edo bideo-kamera USB edo Firewire konexioarekin.
Egokia litzateke ordezko bateriak eta/edo A.C. elikadura-kableak ekartzea.

Tailerraren edukiak

1. Zero puntua: Animazioaren munduari buruzko hitzaurrea.

2. Teknologia: Animazioaren software espezifikoei buruzko informazioa.
Animazio arina lortzeko lagungarriak diren gaur egungo baliabideen ezagutza: errotoskopia, tipula-azala, saretak eta aurretikoak. Konfigurazioa eta martxan jartzea.

3. Denbora-espazioa. Denboraren oinarrizko unitatea animazioan. Erreproduzitzeko abiadurak. Slow-motion. Tartekatua.

4. Animazioa egituratzea: “One”, “Two”, eta abarretan harrapatzea / Frame-en inbertsioa / frame-ak berreditatu eta birziklatzea / etab…

5. Mugimendua: “Arkua” / “Azelerazioa-dezelerazioa” / “Etenaldiak” / “Zikloak eta errepikapenak” / “Oszilazioak eta uhinak” /
Mugimenduaren fisika: Objektuen eta horien ingurunearen ezaugarri fisikoak / “Grabitatea” / “Dentsitatea” / “Marruskadura” / “Inertzia” / etab.

6. Ekintza: Ikuslearen arreta bereganatzea / “Aurrea hartzea” / “Kausa-efektua Ezustekoa” / “Ekintza ezkutuak” “lehen mailakoak eta bigarren mailakoak” /

7. Interpretazioa: “Nortasuna eta Izaera” / “Egoera animikoa” / “Dramatizazioa_areagotzea esajerazioa deformazioa”.

Proposatutako ariketak

- Stop Motion teknika erabiliko dugu animazioaren printzipioak barneratzeko metodo modura.
- Etengabeko analisia egingo da eta zalantzak eta hutsegiteak komunean aztertuko dira.
- Hurbilketa eta praktika, merkatuan eskuragarri dauden tresna digitalak baliatuta:
(open source, freeware edo trial versions)

Softwareak

- “Dragón Frame” (Profesional Stop Motion software, Mac/Win).
- “StopmotionPro” (Profesional Stop Motion software, Mac/Win).
- “Frame Thief” (Básic Stop Motion software, Mac/Win).
- “Stopit” (Stop Motion & Time Lapse, Win).

0

Utzi erantzuna