EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN

AUTOEDIZIO ETA FANZINE TAILERRA

Tailer teoriko / praktikoa Eneka Fernandezekin
http://www.fanzinant.com/

Proiektu editorialak puntu-puntuan dituzten pertsonentzat.
Dates : du 22 au 24 juillet

Egunak: uztailaren 22tik 24ra
Ordutegia: 11:00etatik 14.00etara
Prezioa: 80 €
Izena ematea HEMEN

Komeni da ordenagailua ekartzea InDesign instalatuta

 

3 saio. Guztira 9 ordu.

 

 

Tailerraren helburua da argitalpen independenteen mundura hurbiltzea eta proiektu editorial bat egiteko oinarrizko erremintak ezagutzea.

Autoedizioa aurkeztuko da arte-lana adierazteko nahiz hedatzeko erreminta gisa, eta formatu horrek proiektua gauzatzeko eta proiektuari garrantzia emateko eskaintzen dituen aukerak aztertuko dira. Lan praktiko bat egingo da eta ikasleek aukeratutako materiala editatu eta argitalpen bihurtuko da.

 

Konpetentziak

 

Ikasleak autoedizioa aztertu ahal izango du eta horren inguruan gogoeta egin ahal izango du; on line plataformak, adibideak eta erreferenteak ikusi ahal izango ditu eta bere proiektua nabarmenduko duen erreminta izan daitekeela egiaztatuko du. Liburua bere lana garatzeko euskarri berria bihurtu ahal izango du eta irakurketa zabalagoa emango dioten osagaiak sartu ahal izango ditu, hala nola, papera, tamaina, formatua, diseinua eta abar hautatzeko aukera.

 

Garrantzitsua!

 

Ikasleek argitaratu nahi duten proiektu bat izan behar dute buruan, 20-30 irudiz osatua (argazkiak, marrazkiak…).
Tailerra hasten denerako autoedizioan erabili nahi dituzten irudien kopia bana ekarri beharko dute paperean. Ez dauka argazkietako papera edo kalitate handikoa izan beharrik, nahikoa da irudi bakoitzaren kopia bat ekartzea aukeraketa eta sekuentziazioa lantzeko.

 

Ikasle guztiek ekarri beharko dute bere ordenagailua InDesign programa instalatuta.

 

Irudi guztiek 300 dpi-ko bereizmena izan behar dute, eta TIFF formatua.

 

Metodologia

 

1 saioa

Tailerraren eta jarraituko den metodologiaren aurkezpena. Ikasleei azalduko zaie nola kudeatuko den 3 saioetako denbora.

 

Argazki-liburuak, fanzineak eta autoedizioak. Hainbat adibide erakutsiko dira (fisikoak eta online), bai eta kontsulta-plataformak ere.

 

Editatu nahi diren proiektuen aurkezpena. Ikasleek liburu bihurtu nahi dituzten lanak erakutsiko dituzte, ahal izanez gero irudiak paperean egongo dira, ez dira digitalak izango.

 

Argazki bidezko narratiba eta liburuaren kontzeptua landuko dira. Taldean eztabaidatuko da editatu nahi den argazki-materiala. Lanen analisia eta kritika sustatuko dira.

 

Proiektu bakoitzeko hautaketari, edizioari, sekuentziazioari eta formatuari buruzko lehenengo ideiak.

 

 

Oharra: InDesing programarekin lanean hasteko, ikasle bakoitzak argitaratzeko aukeratutako irudi guztiak ekarri beharko ditu bere ordenagailuan, 300 dpi-koak eta TIFF formatuan.

 

2 saioa

 

Maketazioarekin hasi InDesign programaren bidez. Dokumentua sortu, irudiak, testuak…sartu.
Dokumentua sortu behin betiko hautaketarekin, sekuentziazioarekin, formatuarekin eta tamainarekin.

 

Prentsatu aurreko eta inprimatze motei buruzko oinarrizko ideiak. Materiala prestatu inprentara eramateko.

 

3 saioa

 

Tailerraren amaiera. Argitalpenak inprimatu.Josi eta koadernatu.
Argitalpenak paperean aurkeztu. Amaitutako lanen azterketa eta oharrak.
Banaketari buruzko hainbat datu.

 

0

Utzi erantzuna