Eskola-laguntza, aholkularitza eta bitartekaritza.
Tailerra-Aurkezpena. Proiektuaren aurkezpena eta gurasoen gelako dinamika
Ekilore Espazioak hezkuntzaren ateak zabaltzen dizkie ideiei, gogoetari, gogo biziari eta bidea egitearen edertasunean sor daitezkeen gainerako istorioei. Baina, batez ere, lankidetzari zabaltzen dizkio ateak, eta horren emaitza da Donostiako Egia auzoko Reflex Espazioan gauzatu ahal izan den tailer hau.
Ekilorek bere bidea nola egin duen azalduko dizuegu, nola erabaki nuen honaino iristea, zein diren nire ilusioak, ideiak, esperientziak, … Eta horrek guztiak, azken batean, nola eman duen lehenengo urratsak ematera doan leku hau sortzeko bidea.
Ondoren harritzeko eta gogoratzeko prestatu dudan talde-dinamika labur bat izango da.
Usoa Martínez Larraburu
Irailaren 21ean, 19:00etan, Reflex Espazioan