Maria Flawia artistak proposatzen duen instalazioa azken hogeita hamar urteotan Euskadin obra bat eskuratzeko jarraitu diren irizpideei buruzko ikerketaren zerbitzura jartzen da. Erakusketan bisualki deskribatzen dira, estatistika moduan, emakumeek eta gizonezkoek egindako lanen ehunekoa, erabili diren gaiak kapitulutan banatuta eta tituluetan errepikatzen diren hitzak kuantitatiboki antolatuta. Lana bi elementuk osatzen dute: datuen bildumak eta ikerketa horretan oinarritutako obra multzoak.
Instalazioaren hormetako bat A0 orri bat izango da, eta bertan aztertuko dira azken 30 urteotan Euskadiko erakundeek eskuratutako 500en bat arte-lan. Kategoria ezberdinetan tamaina, kolorea eta teknika zehaztuko dira eduki biografiko, etniko, politiko eta generoarekin batera. Kalkulu-orriaren alde banatan dauden hormetan Excel bidez egindako taula eta grafiko koloretsuak erakutsiko dira, eta bertan nire ikerketaren emaitzak ikusi ahal izango dira.
Instalazioko pieza nagusia nire proiektuaren profilera egokitzen den obra bat izango da: “The National Girl”. Nire bilaketak agerian utziko du zein den Euskadiko erakunde batek eskuratu dezakeen lan optimoa. Batez besteko neurria, kolorea, gaia eta figurazio edo abstrakzioaren ehunekoa. Espero dut nire gerrilla girl estrategia, “The National Girl” proiektuan Komar/Melamid bezala, geure burua, artista edo bitartekari kultural gisa, umorez begiratzeko modu bat izango dela.
Erresidentzia: urriaren 2tik azaroaren 2ra
Urriaren 2tik 8ra – Artista iritsi eta lehenengo ikerketa-aldia Bilbon.
Urriaren 8tik azaroaren 2ra – Artista erresidentzian Donostian, ikerketa eta elkarrizketak. Ikerketa Gasteizen. Proiektua garatzea eta gauzatzea.
Azaroak 5 – Erresidentzian egindako proiektuaren erakusketa. Erakusketaren inaugurazioa artista bertan dela.