EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN

XV EUSKARRIRIK GABE

XV EUSKARRIRIK GABE – ENEKO AMEZAGA

 

Eneko Amezaga komiki marrazkilari gazte bat da eta Donostian bizi da. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta marrazki liburuak argitaratu ditu hemen eta Frantzian.

 

Erakusketa honetan jaso ditugu lantzen ari den eta tradizioaren eta esperimentuaren artean kokatzen diren hiru proiektutako zatiak. “De Mundum” proiektuak zuriaren eta beltzaren artean dagoen hizkuntza konstruktiboa miatzen du. “Proyecto sobre robots” komiki tradizionalagoa da garapenari dagokionez eta “Zeros” lanean marrazkiaren abiapuntua argazkia da eta euskarri digitalean argitaratuko da.

0

Utzi erantzuna