EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN
thumbnail_3rika

“FOTOGRAFIA” TAILERRA: JON URIARTE

Argazkigintzaren historia ez da 2000. urteaz harago joaten. Ordurako Internet hedatuta zegoen mendebaldeko herrialdeetako etxeetan, hasita zeuden kameradun telefono mugikorrak merkaturatzen eta Photoshoparen seigarren bertsioan genbiltzan. Garapen teknologiko horren guztiaren eragin azkar eta itzela ukaezina da argazkigintzan, zehazki, eta gizartean, oro har.

Tailer honetan ahaleginduko gara prozesu hori asteburu batean geldiarazten egunez egun sortzen ari diren eredu, forma eta ideia berriak zein diren argitzen joateko. Horretarako, lehenbizi, bizi garen munduko testuinguru teknologikoa, soziala, ekonomikoa eta politikoa aztertuko ditugu, aldaketak nolabait ere azaltzen ahalegintzen diren ideiak eta planteamenduak eztabaidatuko ditugu eta jarduera abangoardista eta esperimentalenen buru diren hainbat eta hainbat autoreren lana ikusiko dugu.

Jon Uriarte

celebriMe compo

Deskribapena

Tailer honetan iraultza teknologiko digitalaz eta Interneten erabilpen masiboaz geroztik gaur arte argazkigintzan garatu izan diren jarduerak ezagutuko, aztertuko eta landuko dituzte parte-hartzaileek.

Arreta azken hamar urteotan jarrita, gai-multzoak asumitutzat ematen ditu argazkigintza garaikidearen generoak, hala nola, egunkari bisuala, egunkari intimoa, lan tipologikoak eta argazkigintza kontzeptuala, eta bidea ematen die esperimentazio-fasean dauden mugimendu berriei, era horretara baliabidearen aukera-sorta zabalduz.

Testuinguru teknologikoa, ekonomikoa eta soziala abiapuntutzat hartuta, irudiaren erabilerak eta estetikak aztertuko ditugu aipatutako esparruetako bakoitzean. Fotografikoa denari buruzko definizio berriak planteatuko eta eztabaidatuko ditugu, baliabidearen beraren mugak hedatzeko interesa duten planteamenduak nahiz eraldaketa eta/edo aktibismo erreminta gisa dituen aukerak berrezartzea helburu dutenak barne direla.

 

Iraupena

12 ordu, asteburu bereko hiru egunetan banatuta.Ostiralean 3 ordu, larunbatean 6 ordu eta igandean 3 ordu.

Egunak: Ekainaren 12tik 14ra

Ordutegia
Ostirala 12: 16:00 – 19:00
Larunbata 13: 10:30 – 13:30 eta 16:00 – 19:00
Igandea 14: 10:30 – 13:30

Prezioa: 120€

Izena ematea  HEMEN

 

 Irakaslearen biografia

Jon Uriarte (Hondarribia, 1980): Argazkilaria eta irakaslea, Bartzelonako IEFCn eta New Yorkeko ICPn ikasi zuen. Argazkigintzako masterra du: Proiektu eta teoria artistikoak. Madrilgo Unibertsitate Europarra &Photoespaña.

Bere lana honako espazio hauetan egon da ikusgai: Arte Ederren Zirkulua (Madril), HBC Zentroa (Berlin), Koldo Mitxelena (Donostia) eta Sala d’Art Jove (Bartzelona). Besteak beste, PhotoEspaña, Sarajevo Winter Festival eta Getxophoto jaialdietan hartu du parte.Tailerrak eta hitzaldiak eman ditu hainbat arte espazio, museo, unibertsitate eta jaialditan: Photobook Bristol, La Casa Encendida (Madril), Casa do Memoria (Vila do Conde, Portugal), Arts Santa Mónica (Bartzelona), Carlos III Unibertsitatea (Madril), Universitat Pompeu Fabra (Bartzelona). Gaur egun Bartzelonan bizi da eta bertan egiten du lan, Proyectos de Autor irakasten du Bartzelonako IDEPen. Bere bloga, “Blog en bruto”, erreferentzia teorikoa izan da Espainiako azken urteotako argazkigintzaren agertokian. Aldi berean hainbat ekimen parte-hartzaile sortu ditu argazkigintzaren inguruan, eta horietan parte hartu ere egin du; horietako bi dira Photobook Club Barcelona eta Widephoto argazkigintza garaikidearen nazioarteko jarduera-programa.

 

Contact

jon@jonuriarte.com

663-638-734

www.jonuriarte.com

 

0

Utzi erantzuna