CARROUSEL EDIZIOAREN AURKEZPENA
Invités: Francisco Berreteaga / Endika Basaguren
BIRIBILGUNEAK
Biribilguneak, istripu-arriskua murrizteko eta bidegurutzeak errazteko diseinatutako bide-eraikuntzak badira ere, ia gidari bakar batek ere –neu barne naizela– ondo erabiltzen ez dituen horiek.
(…)
Argi dago ez dela gure kulturan sortutako ideia, ez eta gure kulturan bakarrik zabaldutakoa ere, biribilguneak leku bikainak direla arte-lanak jartzeko, biribilguneak eskultura garaikidearen galeria iraunkorrak direla, mundu osoan aurkitu baititzakegu adibide ugari. Bend hirian (Oregon) turismoaren erreklamoa da “Round about Art Route”, parke tematiko bateko 20 atrakzio moduan 20 biribilgunek osatua. Ibilbide hori herrialdeko arte publikoaren ikuspegirik berritzaileentzat hartu zuen 2005ean “Americans for de Arts” organizazioak. Frantzian sortu zen biribilgune kontzeptua, eta Marc Lescuyerrek 2010aren hasieran egindako azterlan batean arteaz dekoratutako 3.328 biribilgune jaso zituen. Nik, aldiz, oraindik ere pentsatzen dut ea benetan inteligentea ote den arte-lan bat jartzea erabiltzaileek, teorian, zentzu guztiak adi izan behar dituzten eta arreta galdu ezin duten toki batean.
(…)
Endika Basaguren eta Francisco Berreteaga
Zain izango gaituzu martxoaren 12an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean, Reflex Espazioan
Bideoak:
Aurkezpena Carrousel / Juan Aizpitarte
Aurkezpena Carroussel / Endika Basaguren
Aurkezpena Carroussel / Francisco Berreteaga
Fotógrafo: Oscar Oliva
0