EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN

2015EKO NEOBERRI EGUTEGIAREN AURKEZPENA

2015EKO NEOBERRI EGUTEGIAREN AURKEZPENA

ZATOZ ETA JASO ZURE EGUTEGIA!

 

2015eko Neoberri egutegia aurkezten dugu, Neobaserrien Nazioarteko Lehiaketaren 2. deialdiko irabazleak eta parte hartzaileak agertzen dira bertan eta Atari Kultura Arkitektonikoak eta Reflex Espazioak lankidetzan egindako proiektua da

Aukeraz baliatuz gogoratu nahi dizugu dagoeneko zabalik dagoela lehiaketaren 3. deialdia. Bidal ezazu zure argazkiaconvocatorianeoberri@gmail.com helbidera!

 

ZAIN IZANGO GAITUZU OTSAILAREN 26AN, OSTEGUNA, 19:30EAN REFLEX ESPAZIOAN!

 

Neoberri proiektua gure inguruko bi ikuspegi bateratuta sortu zen. Bat, arkitekturarena eta bestea, artearen munduarena. Atari eta Reflex elkarteek erabaki zuten neobaserrien nazioarteko deialdi bat egitea argazki lehiaketaren formularen bidez. Lehenengo edizioa 2013ko udan egin zen. Helburua bikoitza zen eta bikoitza da: alde batetik, arkitektura-tipologia hibrido, moderno eta, aldi berean, tradizionalei, bertakoei edo euskal estilokoei, buruzko informazioa biltzea, eta, bestetik, aparteko interesik gabeko eta eguneroko arkitektura bat ikusgai jarri eta ezagutzera ematea, argitan jartzea.

Deialdi honekin eraikin berezien datu-base dokumental bat sortu eta bertako arkitektura-estilo tradizional bat, betiereko kutsua eta oihartzuna baditu ere sortu berria dena, ikusgai jari nahi da. Iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko harreman hori erakusten duten eraikinen adibideak erakutsi nahi ditugu. Deialdiaren bidez arkitekturaren esparruan euskal kulturaren nortasuna berreraikitzeko hainbat joerari buruzko kontzientzia sortu nahi da.
Gure paisaiak azken modako, era guztietako aurrerapen teknologikoz hornitutako baserriz josita daude: garajea barne hartzen duten HighTech baserriak, neobaserri multzoak eta urbanizazioak, baina baita etxe-orratzak, bizitegi-eraikinak, kirol-ekipamenduak, tabernak, lantegiak eta abar ere, eta guztiak baserri formakoak.

Deialdiak proposamen-aukera zabala jaso zuen, eta agerian utzi zuen oraindik ere neoberri adibide ugari daudela dokumentatzeko. Bigarren edizioko saria erabaki zuen epaimahaiak nabarmendutako laginak agerian uzten du zenbat egoera eta mota ezberdin aurki ditzakegun.
Neoberri fenomenoak interpretazio eta irakurketa ugari eragiten ditu… sentsibilitate kulturala, tradizioarekiko begirunea, ondareari buruzko ikuspegia, sustraiak dituen arkitektura, testuinguruaren araberako arkitektura, baina baita imajinario kolektiboaren kontserbadorismoa, arkitektura identitarioa, modernitate astuna, postmodernitate lokalista, erredukzionismo arkitektonikoa, arkitektura anakronikoa, simulazioa eta pastichea, euskalduntasunaren ikuspegi kitcha…ere. Parke tematiko baterako arkitekturak?
Segur aski bai, guztiak dira balioko irakurketak, neurri batean bederen. Harrigarriena da ez dagoela horri buruzko teorizazio eta kontzeptualizaziorik… ez da fenomeno honi buruz hitz egiten.

Neurri batean gai tabua eta ikusezina da, batez ere arkitektoen artean. Baina hor dago: azkenaldiko euskal arkitektura garaikideko ekoizpenaren zati handi bat “neoberri” fenomenoaren pregnantziak markatu du. Eta ez neoeuskaldun historikoak, edo arkitektura tradizionalaren interpretazio eruditoek, baizik eta sarri askotan eduki semantikorik gabeko hiztegi formal jakin bat ugaldu izanean oinarritutako eguneroko arkitekturak.
Esan ohi den eta onartu izan den bezala arkitekturak gizarte baten eta garai jakin baten espiritua adierazten badu, zer adierazten du Neoberrik?

Neurri batean gai tabua eta ikusezina da, batez ere arkitektoen artean. Baina hor dago: azkenaldiko euskal arkitektura garaikideko ekoizpenaren zati handi bat “neoberri” fenomenoaren pregnantziak markatu du. Eta ez neoeuskaldun historikoak, edo arkitektura tradizionalaren interpretazio eruditoek, baizik eta sarri askotan eduki semantikorik gabeko hiztegi formal jakin bat ugaldu izanean oinarritutako eguneroko arkitekturak.

Segur aski bai, guztiak dira balioko irakurketak, neurri batean bederen. Harrigarriena da ez dagoela horri buruzko teorizazio eta kontzeptualizaziorik… ez da fenomeno honi buruz hitz egiten.

2015EKO NEOBERRI EGUTEGIAREN AURKEZPENA

0

Utzi erantzuna