EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN
thumbnail_3rika

Mugaz bestaldeko Mediateka

Mugaz bestaldeko Mediatekaren eskaera

Mugaz bestaldeko Mediatekaren prentsaurrekoa

Tokia: Kaxilda liburu-denda
Ordua: 11:00
Parte-hartzaileak: Nagore Olarra / Juan Aizpitarte

Mugaz bestaldeko Mediatekaren aurkezpena

Tokia: Espacio Reflex
Ordua: 19:00
Parte-hartzaileak: Esteban Zamora / Luisa Etxenike / Nagore Olarra / Juan Aizpitarte

 

Mugaz bestaldeko Mediatekaren aurkezpenaren audioa (Luisa Etxenike-Esteban Zamora)

 

Espacio Reflexek 2014an garatu duen “Ikusezinaren Behatokia” proiektuaren barruan, Mediateka bat aurkezten dugu, mugaz bestaldekoa, mugikorra, edonork kontsultatzeko modukoa.

Helburua da, Iparraldean eta Hegoaldean kultur programak garatzen dituzten egituren barruan loturak sortzea, topaketak antolatzea eta ikuspegi-trukeak eragitea.

Mediateka hau berezia da, leku diferentetara mugitzeko aukera duelako; izan ere, gurpilak, aulkiak eta argia dituen liburutegi bat da.

Mugaren kontzeptuaren gaia bakarrik jorratzen duten 100 titulu eta 20 film inguru biltzen dira; bertan, besteak beste, nortasunaren, lurraldearen, politikaren eta generoaren inguruko eztabaidak zabaltzen dira.

Gai honen inguruan komunikaziorako eta eztabaidarako espazio bat sortzeko beharrak ikusita, Espacio Reflexek herritarrei zabaldutako ezagutza-espazio hau eratu du.

Hasieran, Espacio Reflexen aurkeztuko da, Esteban Zamorak eta Luisa Etxenikek lagunduta. Bertan, mugaren kontzeptua aztertuko da filosofiaren, antropologiaren eta literaturaren arloetatik.

Bigarren etapan, hala eskatzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko lekuetara (erakunde ofizialak eta pribatuak) mugituko da Mediateka, adimen-mailako parte hartzeko jarduera honen inguruko eztabaida eta garapena sustatzeko.

 

Mediateka eskatzeko, proposamena hona bidali:

Espacio Reflex
Egia kalea 24, sotoa
Donostia – San Sebastián, 20012
Telefonoa: 943 047 813
Helbide elektronikoa: espacioreflex@espacioreflex.org
Web: espacioreflex.org

0

Utzi erantzuna