EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN
thumbnail_3rika

HIRIKO SUBERTSIOAK III

ARKITEKTURA & LITERATURA II – FRANTSESEZ

Idazle eta arkitektoen topaketa, eraikitzearen ideiari buruz hitz egin, eztabaidatu eta gogoeta egiteko. Testu bat, eraikin bat, pentsamendu bat, leku bat, eremu bat… eraikitzea. Sorkuntza-prozesu horiek ba al dute antzekotasunik? Hiriari buruz idazteak jada proiektuak egitea eta eraikitzea esan nahi du, eta leku baten proiektua egitea, nolabait, leku horren etorkizunari buruz idazten hastea da. Gauza bera dira zirriborro bat eta krokis bat?

 

LUISA ETXENIKE 1957an Donostian jaioa. El detective de sonidos (2011), El ángulo ciego (Euskadi Saria 2009), Los peces negros (2005), Vino (2000), El mal más grave (1997) eta Efectos secundarios (1996) eleberrien egilea da, eta Ejercicios de duelo (2001), eta La historia de amor de Margarita Maura (1990) ipuin-bildumak idatzi ditu. Berak idatzitako ipuinak antologia ugaritan ageri dira, horien artean, honako hau nabarmentzen da: Un deseo propio. Emakumezko idazle espainiar garaikideei buruzko antologia da, eta Inmaculada Pertusak eta Nancy Vosbrugek argitaratzen dute. Jacques Roubaud (Algo negro), Claude Lanzmann (Alguien vivo pasa), Virginie Linhart (Después de los campos, la vida) eta Jean-Michel Maulpoix (La cabeza de Paul Verlaine) idazleen lanak itzuli ditu frantsesetik gaztelaniara eta urteak daramatza idazketa sortzaileari buruzko tailer bat zuzentzen. Un mundo de escritoras literatur jaialdiaren zuzendaria da. Frantziako Gobernuak Arteen eta Letren Ordenako Zaldun saria eman zion 2007an. Donostiako Udalak, berriz, Hiritar Merezimendu Domina eman zion 2013an.

 

BOUBACAR SECK Arkitekto hiritar gisa definitzen du bere burua Boubacar jatorri senegaldarra duen arkitekto frantziarrak. Bordele eta Sttugarteko arkitektura eskoletan ikasi zuen. Literatura da bere inspirazio-iturri nagusietako bat. Arkitekto erromantikoa da Seck, eta bere ogibidearen samurtasunaz eta poesiaz dihardu: Zer bilatzen duen galdera egiten diotenean, “jendea hobeto bizi dadin laguntzea dut xede” erantzuten du. Secken aburuz, arkitekturak zeregin adierazgarria edo aurreratzailea du. “Egin gabeko galderei erantzuten die”. Nolanahi ere, ez du uste arkitektoak beharrezkoak direnik eta arkitektura premiazkoa denik. “Premia ekintza hiritarra da”. Boubacar Seckek “L’amère patrie” liburua argitaratu zuen 2008an Baudelaire argitaletxearen eskutik. SOS racisme erakundeko administrazio kontseiluko kide da, eta 2014ko Veneziako Arkitektura Bienalean parte hartu du arkitekto gazte afrikarren ordezkaritzako kide gisa, Young Architects in Africa lehiaketaren barruan. Horren haritik, ohorezko aipamena jaso zuen Senegalgo Manécunda herrian sortutako haur-eskolarengatik.

 

Pablo García Astrain arkitektoak eta Atari Kultura Arkitektonikoa elkarteko presidenteak aurkeztu eta moderatuko du ekitaldia.

 

0

Utzi erantzuna