EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN
thumbnail_3rika

Tailerra: ENTZUMENA GALTZEA. Entzumena eta zinema.

Xabier Erkiziaren eskutik

 

Entzumenaren alderdia aintzat hartuta, ikus-entzunezko hizkuntzaren azterketa egitea du xede tailer honek, bai eta soinuak zinemagintzan, bideogintzan edo animazioan hartzen dituen esanahi desberdinak komunean jartzea ere. Entzute aktiboaren kontzeptua abiapuntutzat hartuta, film desberdinak erakutsi eta horien gainean eztabaidatuko da tailerrean, eta soinuaren erabilerak ikus- eta soinu-alderdi desberdinak konbinatzen dituela ikusiko da. Era berean, ikus-entzunezko lanetan soinua erabilita lan egiteko teknika eta baliabide desberdinen berri emango da.

Ikus-entzunezko hizkuntzarekiko interesa duen edozein pertsonari zuzentzen zaio tailerra, zehazkiago, ikus-entzunezko obretan soinuaren erabilera interesatzen zaienei, hala nola, musikariak, musikagileak, teknikariak, soinu-diseinatzaileak…

 

Xabier Erkizia (Lesaka, 1975)

Soinu-artista, irrati-sortzailea, ekoizlea eta kazetaria. Pertsona, objektu, soinu eta formatu desberdinen arteko ikerketan datza bere lana, eta horiek guztiak egoera desberdinetan erabiltzen ditu, hala nola, soinu-instalazioetan, musika-grabazio eta -konposizioetan, irrati-lanetan, soinu-bandetan, talde-proiektuetan edo taldekako inprobisazio-proiektuetan… Europa, Amerika eta Asiako zenbait herrialdetan erakutsi ditu bere lanak azken 15 urteotan.

 

www.audio-lab.org

 

ORDUTEGIA

Irailaren 29an eta 30ean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

 

PREZIOA

20€

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

 

0

Utzi erantzuna