EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN
thumbnail_3rika

SOINUEN ADITZEA tailerra

LUCA RULLOK eskainitako tailer honetan, soinuen aditzeak eskaintzen dituen aukerak landuko ditugu, eta horretarako, mikrofonoak eta bibrazioaren bestelako transduktore txikiak erabiliko ditugu. Soinuaren azterketari alde tekniko zehatzetik heldu gabe, mikrofono bat edo gehiago erabilita soinu-irudi bat sortzeko aukeren inguruan esperimentuak egingo ditugu, eta, halaber, teknika erabilienak ezagutuko ditugu.

Sarrera labur bat egingo dugu, eta mikrofonoen deskribapenari lotutako glosario teknikoa ezagutuko dugu, bai eta mikrofono motak eta horien ezaugarriak zein garapen teknikoetan gehien erabiltzen direnak ere. Ondoren, adibideen bitartez, teknika eta erabilera desberdinak erakutsiko ditugu tailerra egiten den eremuan zein kanpoaldean.

Tailerra ikuspegi praktikoa aintzat hartuta eta ekipo erdi-profesionalak erabilita garatzea aurreikusten da, eta ikus-entzunezkoen sorkuntzaren, field-recording-aren edo etxeko autoekoizpen musikalaren zale guztientzat egokia da.

Nahitaezkoa ez izan arren, aurretik zuen ekipoarekin lan egin baduzue (grabagailuak, mikrofonoak, kontaktuko transduktoreak…), tresneria ekartzea gomendatzen dizuegu, material eta konfigurazio aukera zabalagoa izan dezagun.

ORDUTEGIA

Abuztuaren 19an eta 20ean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era

 

PREZIOA

20€

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

 

0

Utzi erantzuna