DIY mikrofonoak sortzeko tailerra. IÑIGO TELLETXEAK emango du.
Oinarrizko materialak eta oso merkeak erabilita, soinuaren transduktore desberdinak sortzen ikasiko dugu tailer honetan: Mikrofono estereofonikoak, bi aldekoak, kontaktukoak, hidrofonoak, elektromagnetikoak, argia dutenak…
Ez da elektronika ezagutzarik izan behar.
Grabagailua, soldagailua, kablea, konektoreak, kapsulak, kontaktuko transduktoreak edo erabilgarri izan daitekeen bestelako materialik baduzu, ekar ezazu. Materialik ez baduzu, elkarrekin partekatzeko gutxieneko materiala izango dugu.
ORDUTEGIA
Uztailaren 22an eta 23an, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era
PREZIOA
20€
3 mikrofono egiteko materiala barne dago, eta etxera eraman ahal izango dituzu
0