EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN

II. Sortutakoak Jaialdia

Dantzaguneak Sortutakoak II. Dantza Jaialdia antolatu du Donostian datorren otsailaren 14 eta 15ean. Bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu honek 2013an barrena sustatutako dantza sorkuntzak erakutsiko dira. Testuinguru horretan, Xabier Iriondok zuzendu eta Filmotivek ekoitzitako Homing dantzari buruzko filma ikusteko aukera izango dugu ostiralean, hilak 14. Otso-talde batek hazitako neskato batek bizitza basatitik gizartera egindako bidaia kontatzen du, bai eta bidean topatzen dituen pertsonaia desberdinekiko harremanak eta haiek bere jarreran izandako eraginak ere. (Reflex Espazioa, Egia kalea 24-bis. 20:00etan).

Larunbatean, hilak 15, Pasos por Sortutakoak liburua aurkeztuko dugu Gazteszenan. Dantzagunearen egoitza artistikoetarako hautatutako proiektuen berri jasotzen du liburuak; halaber, bosgarren deialdirako hautatutako bi proiektuak jakinaraziko ditugu. Bestalde, Aurtzaka Taldearen Sanjoanetako neskatxen esku-dantza Beasainen bideoa aurkeztuko du Mikel Sarriegik. Jarraian, Sortutakoak egoitzetan aritu zirenen dantza garaikideko hiru lan ikusteko aukera izango dugu: Eneritz Zeberioren ON, Lasalaren HOOKED (STILL) eta Alioune Diagne sortzaile senegaldarraren THIS LINE IS MY PATH.

0

Utzi erantzuna