EU  ·  ES  ·  FR  ·  EN
thumbnail_3rika

Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa

Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa

proiekzioa + eztabaida

Abenduak 17, asteazkena. 18.00
Reflex espazioa. Egia kalea, 24. Donostia

 

Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa desagertzen ari diren euskarazko hainbat esamolderen ikus-entzunezko “hiztegia” egitean datza. Hau da, 2-3 minutuko bideo labur bilduma bat sortzean, bakoitza esapide baten ingurukoa, bertako paisaiak eta hizkerak modu lirikoan jasoz.

Momentura arte bost esapidek osatzen duten eta  izenburu bera duen film labur bat egin dugu. Hemendik aurrera esapide gehiago jasoko ditugu eta aldi berean interneten bideo hauek bilduko dituen plataforma bat sortuko dugu, guztien eskura egongo den ikus-entzunezko “hiztegi” bat osatuz.

Proiektu honen helburuetako batzuk euskal ondare inmateriala jasotzea, euskal komunitateari bideo hauek helaraztea eta honi esapideen inguruko aportazioak egiteko aukera ematea da.

Proiektu honen bokazioa zuzenki didaktikoa ez den arren, garrantzitsua da alde batetik euskal komunitatearen parte-hartzea sustatzea eta, aldi berean, euskararekiko sentsibilitate berezia aurkezten duten bideo hauek helaraztea, bai euskal komunitate horren parte diren helduei, bai gazteei, noski.

Honela hau da egun horretarako gure proposamena:

- Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa film laburraren proiekzioa.

- Proiektuaren aurkezpena eta baita honen helburuena ere.

- Lan dinamika. Alde batetik, euskarari eta esapideei dagoizkien aportazioak jasoko ditugu; bestetik komunitatea guregana hurbiltzeko eta gure proiektua honi helarazteko proposamenak entzun nahi ditugu.

Bilera atsegina izan dadin eta arratsaldeko zein ordutan den ikusirik, kafea eta pastak izango dira bertan.

 

Informazio gehiago:
hiztegipoetikoa.wordpress.com
Eskerrik asko!

0

Deja un comentario